Bang Bang Zinemak Kill Bill saga pantailaratuko du apirilaren 9an
Donostiako Bang Bang Zinemak proiekzio bikoitza izango duen saioa antolatu du apirilaren 9rako. Quentin Tarantino zinemagilearen saga entzutetsua eskainiko dute, Uma Thurman protagonista duena: Kill Bill: vol 1 (2003) eta Kill Bill: vol 2 (2004). Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 11:30ean.