Maria Elorza eta Maider Fernandezen ‘Gure Hormek’ lanak eskuratu du Zinebi jaialdiko Euskal Zinearen saria
Joana Pimienta zinegile portugaldarraren Um campo de aviaçao film labur dokumentalak jasoko du 58. Zinebi jaialdiko sari nagusia gaur iluntzean Bilbon egingo duten sari-banaketa ekitaldian. Eszenatoki gainean izango dira, baita ere, Maider Fernandez eta Maria Elorza, Gure Hormek filmari esker Euskal Zinearen saria eskuratu baitute.