‘Sparta’ eta ‘Time To Love’, Kresala Zineklubaren apirileko eskaintza
Aste Santua ate joka dugula, Donostiako Kresala Zineklubak apirileko egitarauaren berri eman du. Bi hitzordu besterik ez dituzte atondu, baina “zeresan handia emango duten saioak” izango direla aurreratu dute. Ohi bezala, 19:30ean, Trueba aretoan izango dira emanaldiak.