EZAEk ulertezina deritzo aretoen edukiera % 35ean mantentzeari

Euskadiko zinema-aretoen elkarteak ohar baten bidez adierazi du ulertezina dela aretoen edukiera % 35arekin mantentzea. Izan ere, pandemian zehar izandako murrizketa handiena da honakoa eta zentzurik ez duela iritzi dute, aretoak espazio seguruak direla frogatu baita.