Inoizko parte-hartze handiena izan du III. ARNASETIK bideosormen lehiaketak
260 lan aurkeztu dira Arnasa Gara proiektuaren baitako ekimenean. Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 28an egingo dute, Bergarako Seminarixoan.
260 lan aurkeztu dira Arnasa Gara proiektuaren baitako ekimenean. Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 28an egingo dute, Bergarako Seminarixoan.
Arnasa Gara ekimenak euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerri euskaldunetako gazteei zuzendutako lehiaketaren edizio berri bat abiatu du. Arnasetik bideosormen lehiaketan parte hartzeko azken eguna urriak 24a izango da.
Ekimenaren plaza izan diren lau herrietan 2.123 ikusle izan ditu Zinuemak, UEMAk abiatutako zinema-ekimenak. Behin esperientzia pilotuaren datuak aztertuta eta balorazioa eginda, hurrengo urratsak iragarri dituzte eta baita aurrera egiteak suposatzen duen kostua ere.
Ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzeko ekimen berezia sortu du UEMAk, Tinko Filmeak-en laguntzarekin. Proba pilotua azaroaren 25ean jarriko dute martxan, eta Ataunen, Azpeitian, Igorren eta Etxarri Aranatzen egingo dituzte lehen saiakerak.
‘Ikus-entzunezkoen kontsumoa udalerri euskaldunetan’ ikerketaren emaitzak argitaratu ditu UEMAk. LH4tik Batxilergoko bigarren maila bitarteko 94 udalerritako ikasleen 11.571 inkesta jaso dituzte: “Azken urteetako sentsazioak eta kezkak datuetara ekarri nahi izan ditugu”.
Sormena erabiliz, 10-16 urte arteko gazteek istorioak kontatzeko aukera izango dute, ikus-entzunezko lengoaia erabiliz. Lanak bidaltzeko azken eguna urriaren 5a da. Guztira, bi mila euro banatuko dute saritan.