‘Beltza naiz’ dokumentala, Oihaneder Euskararen Etxean
Fermin Muguruza artista irundarrak zuzendutako Beltza naiz (2018) dokumentala proiektatuko dute gaur Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Saioa 19:00etan izango da, eta kulturguneak udarako prestatu duen Udatea, egarria asetzeko kultur edatea programaren baitan emango dute.