Ezagutu Zineleku udalekuetan izango dituzun irakasleak!
Hilabete inguru falta da Zineleku 2017 udalekuak hasteko, uztailaren 23tik abuztuaren 3ra egingo baitute egonaldia Gasteizen, eta izena emateko epea zabalik da oraindik, hil amaierara arte. Bien bitartean, udalekuetan eskainiko dituzten ikastaroak eta bertan izango diren irakasle eta gonbidatuak konfirmatu dituzte antolatzaileek.