Haurrentzako zinema eskaintza berezia atondu dute Santurtzin
Etxeko txikien aisialdi orduetan euskararen erabilera sustatu asmoz, zazpi hitzorduko egitarau berezia prestatu dute Santurtziko Udalak eta Serantes Kultur Aretoak. Zinema eta antzezlanak izango dira nagusi eta urtarrila zein otsaila bitartean egingo dituzte saioak.