Zinema gaualdiak, Irurtzunen
Gaur hasi eta abuztuaren 1era bitartean, hiru film pantailaratuko dituzte herriko plazan eta Barazkigune espazioan. Saioak 22:00etan hasiko dituzte.
Gaur hasi eta abuztuaren 1era bitartean, hiru film pantailaratuko dituzte herriko plazan eta Barazkigune espazioan. Saioak 22:00etan hasiko dituzte.
Urdaibaiko Esentziak Mahastietan esperientzia berriari esker, eskualdeko gastronomia zinema emanaldiekin uztartzeko aukera egongo da ekainaren 9an, Itsasmendi txakolindegian. Bi film labur pantailaratuko dituzte: Balear Irlei Itzulia kayakean eta Ziomara Hormaetxe_Verige.
Andre Maria Zuriaren jaiak bukatu ostean, aire libreko zinema saioei berrekingo diote hirian. Udako kultur egitarauaren baitan, ostiralero film bana pantailaratuko dute Gasteizko parkeetan. Uztailean gertatu bezala, emanaldietarako sarrerak doan izango dira, edukiera bete arte.
Hilaren 3an hasi zituzten Tolosaldeko herrian uda sasoiko kultur jarduerak. Musika kontzertuak izan dira protagonista egunotan, eta familia osoarentzako filmak proposatuko dituzte uztailean eta abuztuan: Zutik! (Haizea Pastor eta Iker Álvarez, 2021) eta Hil kanpaiak (Imanol Rayo, 2020).
Cristina Enea Fundazioak hiriko bost parketan eskainiko ditu, ekainaren 24tik uztailaren 8ra bitartean, emanaldiak. Guztira, lau film pantailaratuko dituzte, eta bi euskaraz izango dira.
Herrietako zinema eskaintza ugaritu egin da abuztuan. Opor garaia eta giro epela lagun, aire libreko programazio orotarikoak antolatu dituzte han eta hemen, ia hilabete osoko egunak zinemaz blaitzeraino. Horren adibide, hilabete osoa iraungo duen eta astean hirutan egingo diren emanaldi-programa aurkeztu dute Ermuan.
Zinemaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek aurten ere, Iruñean. Hilabeteak iraun bitartean, 20 film proiektatuko dituzte aire librean eta doan: bost euskara hutsean izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Saio guztiak 22:00etan egingo dituzte, eta gehienez, 150 pertsonentzako edukiera finkatu dute.
BilbaoArte Fundazioak ez-fikziozko bederatzi film proiektatuko ditu abuztuaren 4tik 25era bitartean, Bilboko Institut Français-ekin lankidetzan. Emanaldiak Art House Zinema aretoan egingo dituzte, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Hala ere, bertaratzeko izena eman beharko dute zinemazaleek.
Bermeoko Udalak aire librean filmak proiektatzen hasi da, aurten lehenengoz. Duela bi aste jarri zuten ekimena martxan, eta gaur bertan bigarren saioa izango dute herritarrek. 21:30ean, Goiko Plazan, Amaren eskuak (2013) pelikula emango dute, eta sarrera doakoa da. Hala ere, edukiera mugatua izango da, eta gehienez, 100 lagunentzako eserlekuak baino ez dituzte jarriko.
Errenteriarrek zinemaz gozatzeko hitzordu bereziak izango dituzte datozen egunetan. Izan ere, udalak gaur bertan hasi eta abuztuaren 29ra bitartean herriko hainbat txokotan eskainiko dituen filmen berri eman du. Guztira, zortzi saio finkatu dituzte udako zinema zikloa osatzeko, guztiak ere, aire librean.