Pandemia osteko zinema izango du Kresala Zineklubak aztergai
Uztaileko astelehenak zinemari buruzko solasaldiek girotuko dituzte Donostian. Izan ere, Kresala Zineklubak “pandemia ostean zinemak bizi duen egoera” aztertzeko topaketak antolatuko ditu Tabakalerako Kutxa Kultur gunean. Astelehenero euskal zinema industriako profesionalek hartuko dute hitza, eta ostean, ohiko proiekzioetarako tartea eskainiko dute.