‘Udako zinema gauak’ zikloa martxan da, Iruñean

Zinemaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek aurten ere, Iruñean. Hilabeteak iraun bitartean, 20 film proiektatuko dituzte aire librean eta doan: bost euskara hutsean izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Saio guztiak 22:00etan egingo dituzte, eta gehienez, 150 pertsonentzako edukiera finkatu dute.