EHUren Udako Ikastaroak: ‘Zinemaren bidez ez/gaitasunari buruzko begirada’
Galerari aurre egiteari, gainditzeko gaitasunari eta aniztasunak gizartean duen garrantziari buruzko hausnarketa-esparru bat sortzea du helburu Euskal Herriko Unibertsitateak Udako Ikastaroen abaroan atonduriko Zinemaren bidez ez/gaitasunari buruzko begirada izeneko saioak. Aurrez aurreko jardunaldia izango da, euskara eta gaztelera uztartuko dituena, eta irailaren 15ean egingo dute.