Udagora Fest saioaren lehen edizioa, larunbatean Gasteizen

Gasteizko Udalak 16 eta 30 urte arteko gazteentzako antolatzen dituen Gauekoak programak eta Iris Audiovisual elkarteak antolatuta, Udagora Fest saioaren lehen edizioa egingo dute larunbatean, azaroak 21, Salburuako kultur zentroan eta Montehermoson. 13:00etan hasiko da Samantha Hudsonen ikuskizuna, eta gonbidapenak agortuta daude jada.