2021eko Nest saileko film irabazleak ikusgai, Tabakaleran

Mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutaraztea helburu duen Nest saileko film irabazleak proiektatuko dituzte bihar, otsailak 12, Tabakalerako zinema aretoan. 69. Donostia Zinemaldiaren baitan, 20 urte bete zituen ekimenak, eta epaimahaiak nabarmendutako U sumi / In the Woods (Sara Grguric) eta Podul de piatrâ (Artur-Pol Camprubí) lanak izango dira ikusgai.

By |2022-02-11T15:28:06+02:0011 otsaila, 2022|

Bi lan nabarmendu dituzte 20. Nest sarietan

Irailaren 20tik 22ra, astelehenetik asteazkenera, gauzatu dituzte 69. Donostia Zinemaldiko Nest saileko jarduerak. Nazioarteko hamalau zinema eskolatako beste horrenbeste ordezkari izan dira hirian, eta film laburren emanaldietan ez ezik, hiru ekintza osagarritan parte hartzeko aukera ere izan dute. Atzo, proiekzioak amaituta, jakinarazi zituen epaimahaiak 20. ekitaldiko proiektu irabazleen izenak: U sumi / In the Woods eta Podul de piatrâ.

By |2021-09-25T10:20:35+02:0023 iraila, 2021|
Go to Top