Bilboko haur eta gazteek Zinema Euskaraz ikusiko dute beste urte batez
Bilboko Udalak beste urte batez egingo du bat Zineuskadiren Zinema Euskaraz programarekin, eta hiriko ikastetxeei Golem zinema-aretoan eskainiko dituzten filmen emanaldietara joateko aukera emango die. Dagoeneko 33 zentrok eman dute izena.