Donostiako parkeak girotuko dituzte aire libreko zinema saioek

Cristina Enea Fundazioaren ekimenez, Donostiako parke eta lorategietan familiartean gozatzeko filmak eskainiko dituzte, ekainaren 29tik uztailaren 14ra bitartean. Saio guztiak 22:30ean abiatuko dituzte, eta doan izango dira.