‘ALCARRÀS’: Alcarrasetik Berlinera, Berlindik Alcarrasera

Zuzendaria: Carla Simon Urtea: 2022 Herrialdea: Katalunia -Alcarrasdik Berlinera, Berlindik Alcarrasera- Argi dago Kataluniako zinemak aurrerapauso garrantzitsua eman duela. Nazioarteko onarpena edukitzea ez dago gaizki, noski, eta Berlineko Urrezko Hartzarekin bada, are hobeto. Orain dela gutxi Galiziatik irten zen ‘Novo Cinema Galego’ delako estiloak eman zuen jada europara jauzia (horra hor Lois Patiñok eta Oliver Laxek Locarnon zein Cannesen izan duten arrakasta), eta baliteke Katalunian

By |2022-05-04T09:53:15+02:004 maiatza, 2022|

‘How to with John Wilson’: Nola egin urteko telesail originalena

Zuzendaria: John Wilson Urtea: 2020- Herrialdea: AEB -Nola egin urteko telesail originalena- Nola egin urteko telesail originalena? Hasteko, youtuber batek bezala kamera eskuan eta atzetik off ahotsa jarrita, tutorialaren formatua hartu behar da abiapuntutzat (edo aitzakiatzat). Ikusleei azaldu behar zaie, esaterako, ardo ona nola bereizi, hirian aparkalekua nola aurkitu, edota pilak zer zaborrontzitara bota; gizarte garaikide honetan guztioi azaltzen zaizkigun duda ziztrin horiek nola argitu,

By |2022-01-04T09:57:43+02:005 urtarrila, 2022|

‘The Card Counter’: Paul Schraderren obsesio zaharrak

Zuzendaria: Paul Schrader Urtea: 2021 Herrialdea: AEB -Paul Schraderren obsesio zaharrak- Nork iragar zezakeen, 75 urte dituela, Paul Schraderren lanak bigarren goraldi bat izango zuela? Izan ere, igaro dira jada 45 urte Taxi Driverren gidoi aparta idatzi zuenetik; Toro Salvaje eta La Ultima Tentación de Cristorekin batera, Schrader ez zen Scorseseren gidoilari bikainena bihurtu soilik, zinema amerikar berriko (‘70eko belaunaldia’ izenez ere ezaguna) figura nagusi

By |2021-12-30T11:55:45+02:0030 abendua, 2021|

‘Titane’: Konektatzeko modu bakarra talka egitea da

Zuzendaria: Julia Ducournau Urtea: 2021 Herrialdea: Frantzia -Konektatzeko modu bakarra talka egitea da- Gizaki guztiok bezala, maitatzeko eta maitatua izateko premia du Alexiak ere, Titane filmeko protagonistak. Harrapatuta ikusiko du bere burua, ordea, metalaren zurruntasunean eta auto istripuen talka biolentoetan. David Cronenbergen body-horror unibertso berezi hartara hurbilduz ezartzen du metafora aurten Cannesen nagusitu den Julia Ducournauren filmak: aitarekin txikitan izandako auto istripu baten ondorioz, titaniozko

By |2021-10-13T09:10:47+02:0013 urria, 2021|

‘Old’: Bizitza osoa egun batean

Zuzendaria: M. Night Shyamalan Urtea: 2021 Herrialdea: AEB Vicky Kriepsek eta Gael García Bernalek antzeztutako senar-emazteak bolada zaila igarotzen ari dira, krisia dibortzioan amaitzeko arriskuarekin. Hala, agian familian (haien bi seme-alabekin) azken oporrak izango dituztenak igarotzera joango dira tropikoko resort batera, han egoera birplanteatzeko beharbada, hausnarketa existentzialetarako denbora izateko. Baina ezusteko norabidea hartuko du bidaiak, eta lasaigarria behar zuen oporraldia amesgaizto itogarri bihurtuko da, banatzear

By |2021-08-04T09:23:56+02:004 abuztua, 2021|

Txomin Lasa Manterola da ZINEA atariko kritikari berria

Ixone Santamaria Vidan gasteiztarrari erreleboa hartuko dio uztailean Txomin Lasa Manterola Zeanuriko gazteak, VII. Kritika Lehiaketa irabazi ostean. Eneko Olasagasti aktore eta gidoilariak, Lur Olaizola zinema programatzaile eta zinemagileak eta Ander Makazaga kazetariak osatutako epaimahaiak Hil kanpaiak (Imanol Rayo, 2020) filmaren iruzkinari eman dio puntuaziorik altuena, eta jasotako lanen artean nabarmendu da. Eskerrik asko deialdian parte hartu duzuen guztioi, benetan pozgarria da urtero-urtero ekimenari ematen

By |2021-06-21T11:34:01+02:0021 ekaina, 2021|

ZUMIRIKI | Txomin Lasa

Orain dela urte batzuk, Oskar Alegria zinemagileak artzain batzuei lagundu zien bakoitzaren azken artzain gauean. Mendiko txabola zaharretan, artzainak ohatzeetan lo zeudela, Oskarrek hantxe zirauen aulkian eserita, iluntasun ixilean itxaroten. Itxaron eta itxaron, presarik gabe egon zen, eta gauerdian galdera bat egin zion bakotzairi, itun zaharreko Yavehk edo ametsetan ahots batekgaldetu balie bezala. Igaro dira ordutik urte batzuk. Iruñan gaude orain, beste gela ilun batean,

By |2020-05-07T13:19:21+02:007 maiatza, 2020|
Go to Top