‘Tazan’ filmak irabazi du XIII. Kameratoia

Iragan larunbatean, urriak 28, egin zuten Kameratoia film laburren rallyaren XIII. edizioaren sari banaketa ekitaldia Lekeition, 40. Euskal Zine Bileraren egitarauaren azken jarduera gisa. Epaimahaiaren 1.200 euroko sari nagusia Udafilms taldearen Tazan lanarentzat izan zen, baina ikusleen saria Berta Productions taldearen Dzanga jauna proiektuak eskuratu zuen.