Film laburrak partekatzen ari da Txintxua Films sare sozialetan
Euskal Herriko ekoiztetxeek ere bat egin dute gizarte mailan hainbat kultura eragile eta zentrok hartu duten erabakiarekin. Hala, COVID-19 birusak etxean geratzera behartu gaituen honetan, Txintxua Films ekoiztetxea film labur bana partekatzen ari da sare sozialetan egunero.