‘RETURN TO DUST’: Lanarekiko lotura, bizitzarekiko haustura

Zuzendaria: Li Ruijun Urtea: 2022 Herrialdea: Txina Lanak libre egingo gaituela esapideak iraganeko garai ilunenak gogorarazten dizkigun arren, XXI. mende bete-betean, estuki lotuta jarraitzen dugu bizirauteko ezinbesteko baldintza dugun jardunarekin. Egun, diruaren menpe, kapitalismo basatiak irentsita, dutenek eskatu eta agindu besterik ez dute egiten; ez dutenek, izerdia eta odola ere ematera kondenatuta daude. Bizitza bizitzaren truke ematera. Hala biziko du Caok Return to Dust filmean:

By |2023-07-19T08:24:58+02:0019 uztaila, 2023|

‘The Wild Goose Lake’: Neon argiak gau amaigabe batean

Zuzendaria: Diao Yinan Herrialdea: Txina Urtea: 2019 -Neon argiak gau amaigabe batean- Diao Yinan zuzendari txinatarrak zinema beltzean, hain gustokoa duen genero horretan, sakontzen jarraitu du bere laugarren filmarekin, THE WILD GOOSE LAKE izenburu duen obrarekin. Orain arte jorraturiko proiektuetan egin bezala, oraingoan ere, argazki ezinhobea, erailketa eta mendekuen inguruko trama bizkor bat, indarkeri momentu anitz eta Txinako erretratu soziala eskainiko dizkigu. Tabakalerako Zabaltegi-Tabakalera PLUS

By |2020-01-22T13:26:55+02:0022 urtarrila, 2020|

Kritika: ‘Bai ri yan huo / Black Coal, Thin Ice’

Zuzendaria: Diao Yinan Herrialdea: Txina Urtea: 2014 -Txinako iparraldeko herri txiki batean- Tabakalerak larunbat honetan emango dio amaiera Diao Yinan zuzendariaren atzera begirakoari, munduko zinemaldietan genero-zinemaren (noir txinatarra) norabidea markatzen ari den zuzendariaren BLACK COAL, THIN ICE filmarekin. Izan ere, Zabaltegi-Tabakalera + sailean gizartearen dekadentzia erakusten diguten bere bi film ikusi ahal izan genituen orain urte batzuk,  Uniform (2003) eta Night Train (2007); eta aurtengo

By |2019-10-23T15:15:24+02:0023 urria, 2019|
Go to Top