Haur eta gazteentzako hiru film, 19. Giza Eskubideen Zinemaldian
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak 19. edizioan haur eta gazteei zuzendutako filmak zeintzuk izango diren jakinarazi ditu: Zutik! (Iker Alvarez eta Haizea Pastor, 2021), Tximinoen izarra (Linda Hambäck, 2022) eta Maixabel (Iciar Bollain, 2021). Ekimenean parte hartu nahi duten ikastetxeek pelikulen gaiak lantzeko gida didaktikoak ere jasoko dituzte.