Jatorrira itzuliz

Badira hainbat filme 30 bat aldiz ikusiak ditudanak. Gehiagotan beharbada. Haurra nintzenean ikusi nituen lehenbizikoz eta etxean genuen zinearekiko zaletasunak bultzatuta, ahizpa eta bion obsesio txikia bihurtzen ziren. Egun filme hauetako elkarrizketa osoak antzezteko gai gara, eta esaldi asko gure leitmotiv bilakatu dira. Filmeen kalitateari dagokionez, denetarik zegoen; zinearen historiako maisulanetatik, Disney faktoriako filmografiara, eta kultuzku zinea osatzen duten istorioetatik, aipatze hutsak lotsarazi egiten nauen