‘LE SUCCESSEUR’: Oinordetza pozoituarena

Zuzendaria: Xavier Legrand Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Orain arteko azken filma zuen Jusqu ‘à la garde (2017) aztoragarria buruan zarataka dugula oraindik – Europako Film Onenaren Publikoaren Saria eskuratu zuen 65. Donostia Zinemaldian, besteak beste–, espero zitekeen Legrand bere berariazko intentsitatearen eskutik itzultzea. Lan hartan heldutako indarkeria mota berari eutsita, oraingoan ere espazio, instituzio, konstruktu edo, hala badagokio, familia deitzen den egitura hori du hizketagai, eta ez du hutsik

By |2024-04-03T09:11:37+02:003 apirila, 2024|

Kutsidazu 366. ‘PROMISING YOUNG WOMAN’

Zuzendaria: Emerald Fennell Urtea: 2020 Iraupena: 113 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Thrillerra, drama Denek esaten zuten Cassie (Carey Mulligan) etorkizun handiko emakume gaztea zela, gertakizun misteriotsu batek bere geroa zapuztu zuen arte. Hala ere, Cassieren bizitzan ezer ez da dirudien bezalakoa: zitalki azkarra da emakumea, eta gauez bizitza bikoitz sekretu bat darama. Ustekabeko elkartze batek iraganeko akatsak zuzentzeko aukera emango dio. Emerald Fennellek 2017an asmatu

By |2024-03-08T11:32:01+02:008 martxoa, 2024|

Kutsidazu 346. ‘OMAR’

Zuzendaria: Hany Abu-Assad Urtea: 2013 Iraupena: 99 min. Herrialdea: Palestina Generoa: Drama | Thrillerra Omar gazte palestinarrak eskarmetu handia du okupatutako lurraldeko murrua zeharkatzen, Nadia ezkutuko maitea bisitatzeko maiz saihestu behar izaten baititu tropa inbasoreen balak. Baina egun batean erresistentzia ekintza baten ondoren harrapatzen dutenean, katuaren eta saguaren joko hilgarri bat hasiko du polizia militarrarekin. https://www.youtube.com/watch?v=Vve_uJhUz0Y

By |2023-10-20T13:17:02+02:0020 urria, 2023|

Kutsidazu 333. ‘LES MISÉRABLES’

Zuzendaria: Ladj Ly Urtea: 2019 Iraupena: 102 min. Herrialdea: Frantzia Generoa: Thrillerra | Drama Stéphane Ruiz poliziak bat egin berri du BACekin, Montfermeilgo (Paris) Delinkuentziaren Aurkako Brigadarekin. Han bere lankide berriak ezagutuko ditu, Chris eta Gwada, auzo gatazkatsuetako talde antolatuen arteko tentsio izugarrietan aritutako bi agente. Ladj Lyk 2017an egin zuen izen bereko film laburra du oinarri filmak. Zuzendariak, maliar jatorriko migranteen semea eta Clichy-Montfermeil barrutian

By |2023-07-14T12:52:02+02:0014 uztaila, 2023|

Kutsidazu 317. ‘HEAT’

Zuzendaria: Michael Mann Urtea: 1995 Herrialdea: AEB Iraupena: 172 min. Generoa: Thrillerra | Ekintza Neil McCauley (Robert De Niro) lapur aditu eta aritua da. Bere filosofia da loturarik eta loturarik gabe bizitzea, gauzak korapilatuz gero oztopo bilakatu daitekeen harreman oro ekiditea. Horrekin ere, kriminal profesional kualifikatuek osatzen duten taldea du atzetik, hutsik egiten ez duen Vincent Hanna (Al Pacino) detektibea ere jokoz kanpo utz dezakeena. Hain

By |2023-03-10T13:20:49+02:0010 martxoa, 2023|

‘AMSTERDAM’: Galdutako paradisua

Zuzendaria: David O. Russell Urtea: 2022 Herrialdea: AEB   -Galdutako paradisua- Forma klasiko eta konbentzionalen atzean, David O. Russell zuzendariak (azken hamarkadetan Hollywood-ek eman duen egile 'akademizista' nabarmenetarikoa, bere filmek sari eta industrian daukaten onarpenagatik eta izarrak erakartzeko duen gaitasunagatik) film arrotz samarra eraiki du Amsterdam-en, kontatze erabaki ez-ohikoak plazaratzen dituen heinean: etengabeko flashback eta elipsiak, filmaren ulergarritasunari laguntzen ez diotenak; Estatu Batuen historiaren inguruko

By |2022-11-29T16:20:11+02:002 azaroa, 2022|

Kaleko zinema emanaldiei hasiera emango diete gaur Hernanin

Hernaniko Udalak udako programazioaren baitako zinema emanaldiak eskaintzeari ekingo dio gaur bertan. Saioak 22:00etan izango dira Atsegindegi plazan, doan, eta herritarrek segurtasun-neurri zorrotzak bete beharko dituzte. Lehen bi filmak Leo Da Vinci: Missione Monna Lisa (Sergio Manfio, 2018) eta Les Misérables (Ladj Ly, 2019) izango dira.

By |2020-07-03T10:04:12+02:003 uztaila, 2020|
Go to Top