‘The Story of Film: A new generation’: Partziala, grinatsua, politikoa

Zuzendaria: Mark Cousins Urtea: 2021 Herrialdea: Erresuma Batua Honela zioen Charles Baudelairek, 1846ko ‘Kritika, zertarako?’ entseguan: “Nire aburuz, kritika onenek entretenigarriak eta poetikoak izan behar dute; kritika onenak ez dira hotzak eta algebraikoak, den-dena txukun azaltzeko aitzakiarekin, ez dutenak ez maitasunik ezta gorrototik ere adierazten”. Eskema zehatz batekin ito nahi gabe, arte-kritikariaren lanaren askatasun poetikoa defendatuz, argi dago Baudelairek buruan zuen idazleak ez zuela obraren