Udako zinema, Gasteizeko plaza eta parkeetan
Haur, gazte zein helduentzako zinema eskaintza zabala prestatu dute Gasteizen abuztuko asteburuak girotzeko. Joan zen ostiralean, uztailak 30, Santa María Katedralaren plazan 22:00ean eskaini zuten Lur eta Amets (Imanol Zinkunegi, 2019) animazioarekin ekin zituzten saioak, eta larunbatean Qu’est-ce qu’on a encore fait au bon Dieu? (Philippe de Cahuveron, 2018) komedia frantziar arrakastatsua izan zen ikusgai leku eta ordu berean. Irailaren 2ra bitarte, beste sei proiekzio