19. Giza Eskubideen Zinemaldia, hamaika errealitateren bozgorailu
Gaur ekingo diote Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiari. Victoria Eugenia Antzokia prest dago The Man Who Sold His Skin (Kaouther Ben Hania, 2020) filmarekin hiritarrak txunditzeko, apirilaren 8ra bitartean munduan gertatzen diren errealitateen aldarri bilakatzeko. Egitarau zabala prestatu dute 19. ediziorako, urtero legez, gaurkotasuna helduleku. Josemi Beltran jaialdiko zuzendariak, astebete luzez zinemazaleek hirian izango duten eskaintzaz hitz egin digu ZINEAn. Jorratuko dituzten gaien artean, emakumeengan eta