Zineuskadik beste lau film bikoiztuko ditu 2016an
Zineuskadiren balorazio-batzordearen ekainaren 30eko ebazpenaren arabera, datozen hileetan beste lau film euskarara bikoiztuko ditu elkarteak, hala nola, Mustang (Deniz Gamze Ergüven, 2015), The Little Prince (Mark Osborne, 2015), Storks (Doug Sweetland eta Nicholas Stoller, 2016) eta Ballerina (Éric Warin eta Éric Summer, 2016).