Estreinaldiak: Irailak 8

It Stephen Kingen eleberriaren egokitzapen beldurgarria aurkeztu du Andrés Muschietti zinegileak, eta nazioarteko prentsan kritika bikainak jaso ditu. Istorioa Maine (AEB) estatuko Derry herrixkan girotuta dago; haurrak desagertzen hasiko dira, eta gaztetxo talde batek beren beldurrei aurre egin beharko die, mende luzez heriotza ugari eragin dituen Pennywise pailazoa akabatzeko. Haurren beldurren inguruan ardaztuko da filma, eta eleberriko detaileengan jarriko du arreta, istorioaren bertsio sinesgarriena egiteko