Bi labur gehiago, Donosskino jaialdiko Sail Ofizialean

Jaialdia hasteko astebete eskas falta den honetan, Donosskino Donostiako Film Laburren Festibalaren arduradunek iragarpen garrantzitsua egin dute: nazioarteko bi proiektu arrakastatsu batu dituzte Sail Ofizialera, Elvira Linden The Letter Room eta Georgi M. Unkovskiren Sticker. Urriaren 5ean Ridley Scotten Alien: The Director’s Cut filmarekin ekingo diote lau eguneko topaketari, eta gonbidapenak urriaren 4an eskuratu ahal izango dira Antzoki Zaharrean.