EMANALDIA | Doku-Mental zikloa: ‘The King Of Rock And Roll’ (2016)
Uda aurretiko azken zinema proposamenak, Gasteizko Orbain Kultur Elkartean. Ekainaren 4an eskainiko dute lehen dokumentala, disko bat -CD, vinilo, digitala…- nola sortu erakutsiko duena: The King Of Rock And Roll (Ivan Muñiz, 2016). Paul Zinnard musikariari jarraituz, Clean Cut And Rude diskoan barneratutako eta filmari izena ematen dion abestiaren jaiotza ezagutuko dute ikus-entzuleek. Beste musikari, ekoizle ingeniari eta industriako profesionalei egindako elkarrizketak, horien hausnarketak, anekdotak eta esperientziak jaso