Estreinaldiak: Urtarrilak 12

Three Billboards Outside Ebbing, Missouri (Tres anuncios en las afueras) Joan zen asteburuan drama onenaren, emakumezko aktore onenaren (Frances McDormand) eta taldeko gizonezko aktore onenaren (Sam Rockwell) Urrezko Globoak irabazi zituen Martin McDonaghek idatzi, zuzendu eta ekoitzitako film independente amerikarrak. Mildred Hayes da protagonista; bere alaba Angela bortxatu eta hil egin zuten duela zazpi hilabete, baina herriko polizia agenteek ez dute oraindik erruduna topatu. Horregatik,