Estreinaldiak: Apirilak 15
The Jungle Book Rudyard Kiplingen eleberrian oinarritutako eta hezur-haragizko pertsonaiek antzeztutako filma da The Jungle Book. Jon Favreauk (aktore eta zinegile estatubatuarra, Iron Man sagako lanen zuzendaria) gidatu du oraingoan Mowgli txikiaren abenturen kontaketa. Otsoekin hazi zen mutikoa bere burua ezagutzen joango da etxetzat duen oihanetik urruntzera behartuko dutenean. Walt Disney Pictures etxearen apustu berria da, eta efektu berezi ikusgarriez gain, proiektuan parte hartu duten