2022ko azken zinema egitaraua prest du Nafarroako Filmotekak

Irailean erakundearen lagun izandakoei omenalditxoa egin ostean, ziklo, elkarlan eta atzera begirako oso bereziei eman zioten paso urrian. Azaroan ere jarraipena izan zuten askok, eta abenduan, erakundeak agur esango dio urteari, indartsu.