‘The Human Factor’, FIPADOC jaialdiko garaile

Nazioarteko dokumentalen bilgune bilakatu da Miarritze azken bost egunetan. Justizia soziala aldarrikatzen zuten dokumentalek ezarri dute aurtengo FIPADOC jaialdiaren ildo nagusia, eta nabarmentzekoa izan da ere euskal ekoizleen presentzia altua. The Human Factor lanak eskuratu du Nazioarteko Sari Nagusia.