Radu Jude zinemagile errumaniarra Donostian da
Radu Jude zinemagile errumaniarrak lau asteko egonaldia egingo du Elías Querejeta Zine Eskolan, Zinemagileak egoitzan programaren baitan. Donostian da dagoeneko, eta besteak beste, Cea mai fericită fată din lume (2009) eta Babardeală cu bucluc sau porno balamuc (2021) filmak erakutsiko ditu, Tabakaleran.