Bloga: Isladak

Nina Simonek hala esan zuen: “Artista baten eginbeharra da garaiaren islada izatea”. Superheroi, zonbi eta fantasiaz beteriko filmen garaian, ez dirudi Simoneren esaldiarekin oso ados gaudenik. Errealitateari bizkarra eman eta mundu berriak sortzeak ikuslegoa erakartzen du, argi dago. Baina bat batean The Handmaid's Tale (Neskamearen ipuina litzateke euskaraz) bezalako harribitxiak iristen zaizkigu. Eta iristen zaizkigula diot, telesaila aurten estreinatu delako, baina 1985ean idatzitako liburu batean dago