Ipar Korearen ‘Hollywood’ propioa
Orain aste batzuk, halabeharrez, lerro hauek idaztera bultzatu ninduen dokumental bat iritsi zen nire eskuetara. Shin Sang-ok zine zuzendariari, Choi Eun-hee aktoreari eta Ipar koreako Kim Jong-il diktadoreari buruzko istorio harrigarri bat kontatzen duen The Lovers and The Despot (Maitaleak eta Despota, Ross Adam eta Robert Cannan, 2016). Choi Eun-hee eta Shin San-ok, bikote izateaz gain, herrialdeko zazpigarren artearen erreferentzia nagusiak ziren, 70eko hamarkadan, zinema