‘The Fallout’: Eskola-tiroketak Instagramen garaian
Zuzendaria: Megan Park Urtea: 2022 Herrialdea: AEB -Eskola-tiroketak Instagramen garaian- Harrigarria da, erabat surrealista, Estatu Batuetako eskola-tiroketen fenomeno hori izen propiodun kategoria bihurtu izana. Izan ere, 2021 urtean bakarrik, 34 eskola-tiroketa izan dira herrialdean; ez da, beraz, kasu marjinal batzuen kontua, eta ez da harritzekoa zinemagintza amerikar garaikideak jada gaia baten baino gehiagotan landu izana. Hor dira, bada, Gus van Santen Elephant, tragedia hiltzaileen