‘The Exorcist’ filmaren inguruko dokumentala eskainiko du Ozzinemak

Beldurrezko generoa eta 70eko hamarkadako zinema-ekitaldi garrantzitsuenetakoa izan zen The Exorcist filmaren errodajea uztartu ditu William Friedkin zinemagileak Leap of faith. William Friedkin on The Exorcist dokumentalean. Bada, 1973ko filmaren errodajea eta haren ingurukoak biltzen dituen ikus-entzunezkoa ostegun honetan, otsailak 11, emango dute Errenteriako Ozzinema zineklubean.