Kresala Zineklubak urri eta azaroko egutegia iragarri du

2016-2017 denboraldia abiatzeko, urri eta azaroko egutegia atondu du Kresala Zineklubak. Hilean hiruna emanaldi egingo dituzte, astelehenetan, ohi bezala, eta besteak beste, iaz Oscar sarietarako Iranen hautagaia izan zen Naji Abu Nowarren Theeb (2014) eta Raul Garcíaren Extraordinary Tales (2015) animaziozko lana programatuko dituzte.

By |2016-10-18T15:41:08+02:001 urria, 2016|

Estreinaldiak: Uztailak 15

600 millas Berlingo zinema jaialdian opera prima onenaren saria eskuratu zuen iaz Gabriel Ripstein mexikarraren 600 millas dramak. Arnulfo Rubio (Kristyan Ferrer) Sinaloako gazte bat da, berriki AEBen eta Mexikoren arteko arma trafikoan murgiltzen hasi dena. Hank Harris (Tim Roth), ostera, ATFko agente beteranoa da, eta mugaren beste aldetik zaintzen du Rubio. Espero gabeko akatsak tarteko, bi aurkariek hemezortzi orduko bidaia egin beharko dute elkarrekin, bidaia

By |2016-07-21T09:29:56+02:0014 uztaila, 2016|
Go to Top