Hernanin, Donostian eta Urnietan izango da Mendi Tour

Donostian, Buruntzaldean eta Beterrin egingo du geldialdia egunotan Mendi Tourrek,  Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak biltzen dituen mostra ibiltariak. Gipuzkoako hiriburuko Antzoki Zaharrean, Hernaniko Orona Fundazioaren egoitzan eta Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Gunean egingo dituzte saioak maiatzaren 8, 9 eta 10ean.

By |2019-05-08T12:34:59+02:008 maiatza, 2019|

Abian da 2019ko Mendi Tour zikloa

Datozen bi ostiraletan, urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean, Zangozan egingo dituzten emanaldi bikoitzek zabalduko dute 2019ko Mendi Tour zirkuitu ibiltaria. Egitaraua guztiz itxita ez dagoela ohartarazi badute ere,  18 emanaldi inguru programatuko dituen egitaraua aurkeztu dute.

By |2019-01-24T16:43:59+02:0024 urtarrila, 2019|

Mendi Film Festival 2018

Mendi Film Festivalek XI. edizioa ospatu du abenduaren bigarren astea bitartean. Esan behar da zinemaldi hau, urtero-urtero, goraka ari dela eskalatzaile bat balitz bezala. Ildo horretan, duela edizio batzuetatik hona, mendi zinema ezezik, abentura, ingurumena eta muturreko kirolak ere besarkatzen ditu. Aurten, besteak beste, Kepa Acero protagonista duen En ningún sitio bitakora-kaiera ikusgarria aurkeztu da. Orobat, talde horretan (eta, betiere, nik ikusitakoen artean) Wonderful losers

By |2018-12-18T10:39:58+02:0018 abendua, 2018|

‘Bayandalai – Lord of the Taiga’ eta ‘Pastoreak’ euskal filmak saridun Mendi Film jaialdian

Aztarnei segika, aztarna utzi nahian, igaro da Bilboko Mendi Film jaialdiaren 11.edizioa. Larunbatean ospatu zuten sari banaketa ekitaldia, eta Becoming who I was film korearrak eskuratu du sari nagusia. Euskal filmeei dagokienez, Bayandalai – Lord of the Taiga eta Pastoreak lanak.

By |2019-05-14T16:17:55+02:0017 abendua, 2018|
Go to Top