90eko hamarkadako Allen, azarora arte BilbaoArten

Irailaren 12az geroztik, Woody Allen zinemagilearen 90eko hamarkadako filmei eskainitako zikloa egiten ari dira BilbaoArten. Selecta Visónekin lankidetzan antolatu dute, eta azaroaren 8ra arte luzatuko da. Sarrera doakoa da aretoa bete arte, eta gaur bertan, urriak 11, 1998ko Celebrity filma emango dute 19:00etan.