‘Emakumeak aritzen’ ziklo berria Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Liburutegiak eta Filmotekak bat egin dute beste behin ere emakumezkoei eskainitako zikloaren ekitaldi berria aurkezteko. Hainbat lanbide-esparrutan erreferente diren andrazkoak ditu ardatz, lan munduko genero-estereotipoei aurre egiteko helburuarekin, eta iragan asteleheneko emanaldiaz gain, beste bi egingo dituzte otsailaren 22an eta martxoaren 1ean.