Gaur abiatuko dute Kortxeak & krispetak Gasteizen

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hiru emanaldi atondu ditu uztaileko ostiraletarako. 20:00etan eta 21:30ean abiatuko dituzte zuzeneko kontzertuak Falerina lorategian, eta 00:00etan entzundako musikarekin lotura duten filmak proiektatuko dituzte. Sarrera doakoa izango da.