‘The Card Counter’: Paul Schraderren obsesio zaharrak
Zuzendaria: Paul Schrader Urtea: 2021 Herrialdea: AEB -Paul Schraderren obsesio zaharrak- Nork iragar zezakeen, 75 urte dituela, Paul Schraderren lanak bigarren goraldi bat izango zuela? Izan ere, igaro dira jada 45 urte Taxi Driverren gidoi aparta idatzi zuenetik; Toro Salvaje eta La Ultima Tentación de Cristorekin batera, Schrader ez zen Scorseseren gidoilari bikainena bihurtu soilik, zinema amerikar berriko (‘70eko belaunaldia’ izenez ere ezaguna) figura nagusi