Kritika: ‘The Bye Bye Man’
Zuzendaria: Stacy Title Urtea: 2017 Herrialdea: AEB Hiru ikasle gazte etxe zahar batera joango dira bizitzera, unibertsitateko kanpusetik kanpo. Nahigabe, Bye Bye Man izeneko izakiari atea irekiko diote eta beste mundutik gurera etorriko da, asmo onik gabe. Hain zuzen ere, bere izena ahoskatzen duen orori oldartuko zaio. Hortaz, hiru ikasleek sekretupean gordeko dute izaki honen existentzia, heriotza odoltsuak saihesteko. Zinemak arazo bat du beldurrezko pelikulekin.