Estreinaldiak: Otsailak 17

Jackie Pablo Larrain zinegile txiletarraren berrienak gidoi onenaren saria jaso zuen Venezian, eta Urrezko Globoetan zein BAFTA sarietan pertsonaia nagusia antzeztu duen Natalie Portman aktorearen lana eta filmeko jantziteria goraipatu dituzte. Lanak Jacqueline Kennedy AEBetako lehen dama izandakoa du ardatz, bereziki, 1963ko azaroaren 22an senar John F. Kennedy AEBtako presidentea erail osteko egunak. Figura ezagunaren detaile guztiak jaso ditu Larrain-Portman bikoak, eta emaitza borobila izan