‘Seoul Station’ animaziozko filmak jaso du Fant jaialdiko sari nagusia
Yeon Sang-ho zinegile hego korearraren animaziozko lana izan da Fant jaialdiko irabazle nagusia, film onenaren garaikurra eskuratuta. Laburren kasuan, lan onenaren epaimahaiaren saria David Uloth kanadarraren La Voce lanarentzat izan da; film labur euskaldun onenarena, aldiz, Mar González Ruiz de Larramendiren Beste aldetik filmarentzat, eta ikusleen saria Julián Merinok jaso du, The App lanagatik.