Estreinaldiak: Otsailak 9

The Florida Project Sean Baker (Tangerine, 2015) zuzendariak, aurreko filmetan egin bezala, aktore ez profesionalak erabiliko ditu kritikaren erabateko oniritzia jaso duen film berri honetan. Izan ere, aktore onenaren Oscar saria jasotzeko hautagaia den Willem Dafoe da ekoizpeneko aktore profesional bakarra. Zuzendariak sei urteko Mooneeren (Brooklynn Prince) istorioa kontatuko du. Bere amarekin Orlando kanpoaldeko Magic Castle Motel delakoan bizi den neskatoak Disneyworld jolas-parkera joatearekin egingo