‘Testigantza konfinatuak’ ikus-entzunezkoa argitaratu du Berriak
2020ko itxialdiaren urteurrenaren harira, neurri haiek bereziki gogor jo zituen lau lagunen testigantzak jaso ditu Berria egunkariak Testigantza konfinatuak, konfinamenduaren ertzetan izeneko hemezortzi minutuko dokumental laburrean. Nagore Arin arduratu da gidoiaz eta edizioaz, eta Lara Madinabeitiak egin du kameralari lana.